XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Arrakasta haundizko Santa Luzia eguna
Aurreko urteetan ez-ezik, oihartzun haundia izan zuen aurten ere Santa Luzi egunak gure herrian.
Zaindari eguna zela eta, inork uste zezakeen baino modista, jostun, itsu, betaurrekodun eta betaurreko beharreko bildu ginan ospatzeko eta pena bakarrez etxeratu: urteak dituen egunik motzenetakoan izan beharra...
Gainean dugun urte berriari begira, udalak gaurkotu eta onarturik dauzka zerga berriak.
Denak ez bada gehienek igotzea dakarte eta garestitze horren burubide hau erabili du Udalbatzak: piskanaka beste herrietako zergekin berditzera eta aldi berean, eskeintzen den zerbitzu bakoitzagatik, kostuak ordaintzea heineko diru biltzea egitea ahalik.
Orain gutxi aurten lehenengo gaztain-erre jana egin zuten Batzokian Alderdikide eta alderdizaleek.
Saineta ona zeukaten nonbait eta beste horrelako bat egiteko prest azaldu zen jendea.